Landa eremuko andreen kontrako indarkeria argitara

Leire Milikua, atzo. M. ANDRES / FOKU.
2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Lur gainean, itzal azpian liburua kaleratu du Leire Milikua Larramendik (Abadiño, Bizkaia, 1985), Lisipe bildumaren barnean, Susa argitaletxearekin. Arkitektura ikasketak egin zituen, baina ekologian eta genero berdintasunean aditua ere bada. Emakumeek landa eremuan jasaten duten «biolentzia patriarkala» salatzea du helburu liburuak. Lan arrakala eta desberdintasun ekonomikoak aztertzeaz gain, indarkeria sinbolikoan sakondu du.

Landa eremuko zenbait emakumeri eman die ahotsa, eta, hain zuzen, Josebe Blanco nekazariak idatzi du liburuaren hitzaurrea. «Ezin nuen onartu inork nire izenean hitz egitea; alegia, baserritarron ahotsak gure eztarriak behar ditu». Harena da liburuak biltzen dituen istorioetako bat ere. Milikuari eskerrak eman nahi izan nahi dizkio, «hiritik hirira» lana egiten duen mundu batean «fokua itzalita» duten emakumeen testigantzak ikusgai jartzeagatik. «Liburu honek leiho izan nahi du, bozgorailu izan nahi du», adierazi du Milikuak, «landa eremuko emakumeak funtsezkoak izan direlako, eta badirelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.