PEKIN. Txinako banku zentralak legez kanpokotzat jo ditu kriptodiruei lotutako operazio guztiak, eta esan du debekatu egin behar direla. Kolpe handia da bitcoin, ethereum eta halako kriptodiruentzat, eta haien truke balioagatik igarri zioten erabakiari, balio jaitsiera handiak izan zituztelako, hala nola Londresen eta New Yorken.
Txinako banku zentralak bere webgunean egindako adierazpenean argudiatu du ether eta bitcoinen gisako kriptodiruak ez direla diru fiduziarioak eta, ondorioz, ez dutela merkatuetan zirkulatu behar. Banku zentralaren arabera, kriptodiruekin atzerrian egindako transakzioekin lotutako zerbitzuak ere legez kanpokoak dira, eta baita halako diruen merkataritza, jaulkipena eta deribatuak eskaintzen dituzten zerbitzuak ere. Txinako «finantza erakundeek eta ordainketa erakundeek ezin dute zerbitzurik eskaini diru birtualekin lotutako ekintza eta transakzioetarako».
Aurretik Txinak beste kolpe bat emana zien kriptodiruei, urte hasieran Pekinek kriptomeatzaritzari (diru birtuala irartzeko prozesuak) jazartzea erabaki zuenean, energia oso intentsiboa duen prozesu horrek deskarbonizazioari kalte egiten ziolako.
Kriptodiruak, legez at Txinako bankuarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu