IEAren arabera, petrolio eskaerak hobera egingo du

AEBetako findegi bat. D. ANDERSON / EFE.
2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
PARIS. Energiaren Nazioarteko Erakundeak (IEA) aurreikusi du petrolioaren eskariak hobera egingo duela. Egunean 400.000 petrolio upel gehiago erabiliko dira; guztira, eguneko 91,2 milioi. Iazko eskaerarekin alderatuta, kontsumoa 7,9 milioi upel jaitsi da; IEAk espero baino gutxiago izan da.

Erakundeak adierazi du COVID-19aren agerraldi berriek merkatua «ilundu» dezaketela. Ekainean jada azken bederatzi urteetako minimoetara iritsi zen petrolioaren ekoizpena: 86,9 milioi upel eguneko. 2021erako aurreikuspena eguneko 97,4 milioi upelekoa da.

Apirilean eskaintza 14 milioi upel jaitsi zen, baina IEAk uste du bigarren seihilekoan eskaintza handitu daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.