Aztik uste du klima aldaketak mesede egingo diola antxoari Bizkaiko golkoan
BILBO. Klima aldaketak itsasoko ura berotzea ekarriko duela eta, Aztik aztertu du zein espezieri egingo dien «kalte» eta zeini «mesede» Bizkaiko golkoan. Onuradunen artean sartu du antxoa, ura epelagoetan antxoek errutako arrautza kopurua handituko delakoan. Aldiz, berdelek gero eta iparralderago erruten dute, ur hotzen bila; 1992tik, hamarkada bakoitzeko hamasei kilometro iparralderago joan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu