Frantziak zentral nuklear txikietan inbertituko du

2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. Hurrengo hamar urteetan Frantziako industria garatzeko 30.000 milioi euroren inbertsioak iragarri ditu Emmanuel Macron presidenteak. Horietatik 1.000 milioi EDF argindar konpainia publikoarentzat izango dira, erreaktore nuklear txikiak garatzeko.

Printzipioz, esportaziorako izango dira erreaktore txikiak, baina ez da baztertu behar Frantzian bertan jartzea. Izan ere, Macronek energia nuklearra aldarrikatu du deskarbonizazioan laguntzeko, eta atzerapen eta gainkostu handiak pilatu ditu belaunaldi berriko erreaktorearen eraikuntzan, Flamanvillen (Normandia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.