Elikagaiek ez dute eten inflazioaren gainbehera

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Martxoko prezioetan hasi zen nabaritzen geldialdi ekonomikoa, eta are gehiago islatu da hori apirilekoetan. Kontsumo prezioen indizea (KPI) %0,2 jaitsi da. Oinarrizko produktuak, oro har, iazko apirilean baino %1,2 merkeago daude —2016ko uztailetik lehena aldia da urte arteko inflazioa negatiboetan dagoena—. Urtea hasi zenetik, gainera, prezioek %1,8 egin dute behera. INE Espainiako Estatistika Institutuak eman zituen datuok, atzo.

Konfinamenduaren ondorioak gehien nabaritu diren alorretan islatu da jaitsiera; bereziki, erregaietan. Azken asteetan, baina, joera moteldu egin da, sektore batzuetan jardunera itzultzearekin batera. Dena den, gasolio litroaren batez besteko prezioa 2016ko apiriletik izan duen mailarik apalenean dago.

Janarien prezioak, berriz, gora egin du. Martxokoekin alderatuta, %1; eta urte hasieratik, %2. Jantzien prezioek ere egin dute gora apirilean: %10.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.