Koronabirusa

VWek txanda bakarrarekin jarraituko du

Langile bat, Landabenen. VW.
2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Auto eskari handirik ez du ikusten Volkswagenek, eta horregatik erabaki du ekoizpen murriztuarekin jarraitzea Iruñeko fabrikan. Apirilaren 27an itzuli ziren lanera Landabenen, baina txanda bakarrarekin, 06:00etatik 14:00etara. Goizeko txanda horri eutsiko diote oraingoz, kateak egunero ekoizten dituen 527 autoak merkatua asebetetzeko nahikoak direla uste baitute.

Alfonso Eslava logistika zuzendariak sindikatuei azaldu dienez, bigarren txanda, arratsaldekoa, ziur aski ez da ekainaren 3ra arte berriro lanean jarriko. Polo eta T-Cross modeloen merkatu nagusietan dagoen eskariaren arabera hartuko dute neurria. 2019an, %24,9 joan ziren Alemaniara, %17,7 Italiara, eta %17,4 Frantziara.

Eskari gehiago ziurtatua du, berriz, Euskal Herriko beste ibilgailu fabrikak, Mercedesek Gasteizen duena. Bi txandatan aritu da azken astean, eta gauekoari datorren astelehenean berrekingo dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.