Euskal Ogia, Eusko Labelen produktu berria

Euskal Ogia. JOSE IGNACIO UNANUE.
2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Beste produktu bat gehitu dute Eusko Labela duten janarien zerrendara: ogia. Arabako gariarekin egindako ogia izan beharko du, ama orearekin eta hartzidura luzearekin, gehigarririk gabe, eta «ogiaren garapenaren ziklo naturala» errespetatuko du.

Euskal Ogia aurkeztu zuen atzo Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Elikagai Politiketako sailburuordeak. Nabarmendu zuenez, nekazarien eta okin tradizionalen arteko elkarlanaren fruitua da ogia, eta haren bidez sustatu nahi dute Araban kalitatezko garia landatzea, eta garia ogirako erabiltzea, gaur egun batez ere abereen bazkarako eta galletak egiteko baliatzen baitute. Ogia jada salgai dago hogei okindegitan, eta urtea amaitzerako helburua da 120ra iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.