Huaweik sistema eragile propioa aurkeztu du

2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONGGUAN. Huaweik, teknologiaren Txinako erraldoiak, HarmonyOS aurkeztu du,sistema eragile propioa. Horrela lortuko du neurri batean AEBetako teknologiatik askatzea eskuko telefonoen munduko ekoizlerik handienetan bigarrenak.

Egun, Huaweiren smartphone-ek Googleren Android sistema eragilea darabilte, eta, azaldu dutenez, hura erabiltzen jarraitzeko asmoa dute oraingoz —munduko sakelakoen %85ek darabilte Android—. Ordea, Estatu Batuetako Gobernuak Huawei bere zerrenda beltzean du, eta Googlek ez dio bere teknologiarik saltzen Huaweiri aurtengo maiatzetik. Txinako enpresak erakutsi du blokeoari aurre egiteko prest dagoela.

Smartphone-tan baino lehen, Huaweik beste zenbait gailutan jarriko du martxan HarmonyOS: erlojuetan, bozgorailuetan eta telebistetan. Eskuko telefonoen munduko ekoizlerik handiena aurten bilakatzea zen txinatarren helburua, baina, azaldu dutenez, ezinezkoa izango da hori, AEBetako Gobernuak hartutako zigorren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.