Erresuma Batuaren EBrako esportazioak %40 gutxitu dira

'Brexit'-aren lehen hilabetean COVID-19aren goraldia ere nozitu zuten garraiolariek Erresuma Batuko mugetan

Garraiolari bat, Normandiako portu batean. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE.
2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun
LONDRES. Hilabete bakarreko datuak nahasgarriak izan badaitezke ere, murrizketaren neurriak zer pentsatua ematen du urtarrilean, brexit-aren lehen hilabetean Erresuma Batuak EBra egindako esportazioen datuari begira. Erresuma Batuaren esportazioak 5.600 milioi euro txikiagoak (-%40,7) izan ziren abenduan baino. Eta Europako Batasunetik egindako inportazioak ere nabarmen gutxitu ziren (-%28), 7.700 milioi euro.

Hainbat aldagai hartu behar dira kontuan analisi zehatzago bat egiteko. Batetik, merkataritza harreman berriak ekarritako aldaketak; adibidez, merkantzia garraioek eta kamioiek izandako ilara eta atzerapenak. Horietan ere zerikusia izan zuen COVID-19ak berak: egun bertsuetan kasuetan goraldi handia gertatu zen Erresuma Batuan, eta oztopoak areagotu egin ziren garraiolarientzat.

Gainera, hainbat konpainiak brexit-arekin hornikuntza arazoak izan zitzaketela aurreikusi zuten, eta iazko azarora eta abendura aurreratu zituzten euren eskariak.

Zenbateraino leheneratuko ote dira Erresuma Batuko esportazio eta inportazio kopuruak hurrengo hilabeteetan? Aditu askoren ustez, zenbakiak handituko badira ere, Erresuma Batuko merkataritzak, lehen hiruhilekoan behintzat, zama izaten jarraituko du herrialdeko hazkunde ekonomikoarentzat. Urtarrilean %2,9 erorizen BPGa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.