GASTEIZ. Tabernetako terrazetan, maskara «nahitaez» erabili behar dela eta erretzea ez dela komeni. Hori ebatzi zuen Labi aholku batzordeak iragan asteazkenean onartu ebazpenetan. Adierazpen hori, ordea, «nahasgarria» dela salatu dute Medikuntza, Erizaintza eta Farmaziako Euskal Herriko elkarteek: «Erretzeko aukera ematen du, nahiz eta ez duen berariaz gomendatzen».
Maskara une oro erabiltzea eta erretzea kontzeptu bateraezinak direla gogoratu dute osasun arloko profesionalek, eta erretzeko aukerari atea zabaltzea, «teknikoki onartezina» izateaz gain, arazo larriagoa dela: «Eremu egokia sortzen du elkarbizitza arazoetarako, osasun publikoaren araua ez betetzeko eta [COVID-19az] kutsatzeko». Irizpideak gaitzaren transmisio bideen gaineko gomendioei «muzin» egiten diela uste dute: «Erretzea arrisku handiko jarduera da, maskararen erabilera baztertzera eta aerosolak botatzera behartzen baitute, birusak zortzi metrotik gora bultzatuz». Erretzeko debekua «berariaz» sartzeko eskatu dute.
Koronabirusa
Salatu dute Labik ez duela debekatu terrazetan erretzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu