DONOSTIA. Martxoaren 2an bost asteko greba hasiko dute EHUko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako langile azpikontratatuek. Eskatuko dute beren lan baldintzak parekatzea unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak zuzenean kontratatutako garbitzaileek dituztenekin.
ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek agiri baten bidez azaldu dutenez, EHUk eta Hezkuntza Sailak zuzenean kontratatutako langileek haiek baino %13 gehiago irabazten dute hilean. «Urtetik urtera handitzen jarraitzen du, gure soldatak izoztea erabakitzen duten bakoitzean». Gainera, gogorarazi dute azpikontratatutako langileen %40k lanaldi partzialak dituztela, eta soldatak ere partzialak direla.
Lan kargekin ere kexu dira: «Jasanezinak dira». Hezkuntza Saileko kontratua duten garbitzaileek gehienez 1.240 metro koadro garbitzen dituzte egunero, baina azpikontratatukoek, berriz, 2.500-2.800 metro. «Ondorioz, langile askok karpoko kanalaren sindromea, epikonditisa, tendinitisa, antsietatea eta abar sufritzen dute».
Hezkuntzako garbitzaileak, greban bost astez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu