Ernaik bederatzi gazteren aurkako auziak salatu ditu

2021eko irailaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Maiatzaren 7an Ernaik manifestazioak antolatu zituen Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, gazteriaren larrialdi egoera salatu eta beren duintasuna aldarrikatu nahirik. Bilbon eta Gasteizen, Ertzaintza oldartu egin zitzaien manifestariei, eta zenbait lagun atxilotu eta zauritu ziren polizien oldarraldiaren ondorioz. Atzo, Ernaik jakinarazi zuen orain arte bederatzi gazte deklaratzera deitu dituztela, eta bakoitzari auzi bat ireki zaiola. Azkena, atzo.

Gazte horri babesa adierazi eta haien aurkako jazarpena salatu nahirik, Ernaiko kideak Gasteizko epaitegiaren aurrean elkarretaratu ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu zuten: «EAJk aski ondo egiten dakiena egin zuen, eta gazteon kontra oldartzeko karta zuria eman zien, hainbat atxilotu eta zauritu eraginez». Adierazi zuten lan arloan eta beste hainbat arlotan prekaritatea jasaten duten heinean beren eskubideen alde eta etorkizun hobeago baten alde borrokan jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.