Olaberriko Arcelorrek 16 orduz eten du ekoizpena, argindar garestiarengatik
OLABERRIA. Argindarraren prezioa dela eta, Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ekoizpena eten zuen atzo hamasei orduz. Enpresak azaldu duenez, egunero erreparatuko dio hurrengo egunean argindarrak izango duen prezioari, eta horren arabera hartuko ditu produkzioarekin lorturiko erabakiak. Arrazoi beragatik, aurretik ere egin dituzte produkzio etenak Olaberrian eta Bergaran. Taldeak Euskal Herrian dituen altzairutegi guztiak elektrikoak dira. Argindarra inoizko preziorik garestienean ordaindu zen atzo (545 euro MWh) eta pixka bat merkeago gaur (473 euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu