SANTURTZI. Bilboko portuko zamaketariek eta Bilbo Estibako enpresek giro adeitsuan egin zuten atzo lan hitzarmena berritzeko aurreneko bilera. Greba deialdia bertan behera utzi osteko lehen hartu-emana izan zen, eta, momentuz, langile batzordeak ez du ikusten protesta berriz aktibatzeko arrazoirik. Sindikatuak —Coordinadora, UGT, ELA, LAB eta KAIA-BES— gaur bilduko dira jarrerak bateratu eta etzirako deitu duten hurrengo bilera prestatzeko.
Zamaketariek eta enpresek 2012an onartu zuten azkenekoz lan hitzarmena, eta aurrerako eragina dela-eta luzatu dute orain arte. Portuen Europako legedia aldatu egin da, baina, eta hainbat puntu negoziatzera behartuta daude. Sindikatuek, trukean, euren eskaera nagusia aurkeztu dute: langile finkoen kopurua handitzea behin-behinean ari direnak kontratatuz. Zenbat eta nola kontratatu da orain eztabaidagaia. Enpresek urteak egin dituzte esanez ezinezkoa zela langile finkoak kontratatzea; oraingoan, baina, ate hori irekitzeko prest agertu dira, eta sindikatuek horregatik alboratu zuten greba.
Zamaketariak eta enpresak etzi bilduko dira berriz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu