Auzitegi Nazionalak epaiketarako data jarri dio Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrila
MADRIL. Ez dute oraindik Espainiaratu, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak jada jarri dio data Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrilaren 9, 10 eta 11n izanen du epaiketa Madrilen, 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta.Auzitegiak zehaztu du estradizio bidez eramanen dutela Espainiara, Frantzian dituen auziak bukatu ondoren edo behin-behinean entregatuta. Bestalde, Parisko Dei Auzitegiak irailaren 14ra atzeratu du Garikoitz Aspiazu euskal presoaren Espainiaratzeari buruzko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu