Paper fabrika batean lan egindako emakume bat hil da, amiantoaren eraginez
TOLOSA. Amiantoak beste pertsona bat hil du, Gipuzkoan. Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, Joxepi Ibarbia tolosarra hil da, Berrobiko Uranga paper fabrikan lan egin zuenean (1995-1963) arnastutako amiantoaren hautsak eragindako minbiziaren eraginez. Gizarte Segurantzak iaz onartu zuen Ibarbiaren gaixotasuna profesionala zela, eta pentsioa handitu zion. Adavan Nafarroako amiantoaren biktimen elkarteak atzo azaldu zuenez, lurralde horretan 3.000 lagunek lan egin izan dute amiantoarekin, eta 200ek dituzte «arazoak biriketan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu