Bost lagun atzeman dituzte presoen argazkiengatik
IRUÑEA. Aurtengo Korrika Iruñerritik pasatu zenean euskal presoen argazkiekin ateratzea leporatuta, Espainiako Poliziak bost pertsona atxilotu zituen atzo, Iruñerrian. Hain zuzen ere, «terrorismoa goratzea» egotzi zieten. Bostak aske utzi zituzten, deklarazioa jaso ostean. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak esan du ez dela delitua espetxe politika salatzea eta preso politiko terminoa erabiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu