GASTEIZ. Confebaskek Lanbideko administrazio kontseiluan dituen bost eserlekuetatik bat gal dezake, Eusko Legebiltzarrak ez baitu aintzat hartu ko operatibei bidea trabatzeko patronalak egindako saioa. Herenegun EH Bilduk zabaldu zuenez, Confebaskeko buru Eduardo Zubiaurrek Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriari eskutitz baten bidez eskatu zion LHK Lan Harremanen Kontseiluaren esku uzteko azterketa bat egiteko aukera. Lege proiektua aztertzen ari den legebiltzarreko batzordeak, ordea, eskaera horri muzin egitea erabaki zuen atzo.
Koalizio independentistak eskatu du gaur egun Confebasken esku dagoen ordezkari bat kooperatibei emateko, argudiatuta enpresa horiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG Barne Produktu Gordinaren %7 ordezkatzen dutela, eta 55.000 langile baino gehiagok dihardutela kooperatibetan (35.000 bazkide). EH Bilduren arabera «guztiz arrazoizkoa da» kooperatibak Lanbideko administrazio kontseiluan egotea, eta Jaurlaritzak berak ere ondo ikusten du aukera hori». Beste taldeak ere ez daude aurka.
Lege proiektuak bide luzea eta korapilatsua egin ondoren, Kooperatiben Legea onartzeko abagunea egongo da urtea amaitu aurretik —uda aurretik egin nahi zuen Maria Jesus San Jose Lan sailburuak—.
Legebiltzarrak ez du Confebasken eskaria onartu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu