GASTEIZ. Tximino baztangaren beste kasu bat atzeman dute, eta, orotara, zazpi pertsonak eman dute positibo Euskal Herrian: hiru kasu daude Bizkaian, bi Araban, eta bana Gipuzkoan eta Nafarroan. Osakidetzak baieztatutako sei gaixoak gizonezkoak dira. Kasu gehiago ager daitezke oraindik. Horren aurrean, Osakidetzak esan du Espainiako Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin koordinatuta jarraituko duela, eta positibo gehiagoren berri izan ahala, ziurtatu du haien berri emango duela.
Gaur-gaurkoz, kasu arinak soilik atzeman dituzte Euskal Herrian. Osakidetzaren hitzetan, sei gaixoetako batek ere ez du sintoma larririk eduki, eta ez dute inor ospitaleratu beharrik izan, aski izan baitute osasun langileek egin dieten jarraipenarekin.Gaixotasuna gehiago ez zabaltze aldera, bakartzeko agindu diete. Osasunbideak ere esan zuen ez zutela gaixoa ospitaleratu beharrik izan.
Hala ere, Osakidetzak gaixotasunaren sintomak zein diren gogorarazi du: sukarra, mialgia, adenopatiak —gongoilak haztea— eta eskuetako eta aurpegiko erupzioa.
Tximino baztangaren zazpigarren kasua atzeman dute
Osakidetzak jakinarazi du beste gizonezko batek positibo eman duela. Eriek sintoma arinak dauzkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu