Gehitu elkarteak «benetako» berdintasun lege bat eskatu du

Gorroto delituak Euskal Herrian %46 ugaritu direla salatu du, eta neurriak hartzeko dei egin die erakundeei

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay Trans Bisexual eta Intersexualen Elkarteak ere salatu du sexu orientazioarekin edo genero identitatearekin lotutako gorroto delituak Euskal Herrian % 46 areagotu direla. Elkartearen arabera, erakundeek zuzeneko erantzukizuna daukate horretan: «Zuzenbide Estatua huts egiten ari da LGTBI pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko garaian. Bizitzeko, osotasun fisiko eta moralerako eta askatasunerako eskubidea ez daude bermatuta».Gaineratu dute urraketa hori areagotu egiten dela transen eta «genero identitate edo adierazpen ez normatiboa» dutenen kasuan. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote «benetako berdintasun legearen proiektua» onartzeko, eta erakundeei, administrazio publikoari eta Fiskaltzari LGTBI komunitatearen aurkako gorroto delituen aurkako tresnak hobetzeko. Azkenik, erakunde eta administrazioi publiko guztiak deitu dituzte ekainaren 28rako,«LGTBI pertsonen eskubideak defendatzearen aldeko konpromisoa» adieraz dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.