Ba Ndaou, Maliko trantsizioko presidente berria
BAMAKO. Ba Ndaou, Defentsa ministro ohia, Maliko trantsizio prozesuko presidente izendatu zuten atzo, Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak herrialde afrikarrari agintari zibil bat izendatzeko eman zion ultimatumaren bezperan. Kolpistek, oposizioko mugimendu nagusiak eta ordezkari zibil eta politikoek osatzen duten elkargo batek aukeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu