Banku bidezko transferentziak, Bizumarekin

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Banku transferentziak klik bakarrean egin ahal izatea. Hori da Europako Batzordearen asmoa. Bizum aplikazioaren bidez, bankuek bezeroei berehalako ordainketak egiteko aukera ematea proposatu zuen atzo. Egun, urtean eurotan egiten diren transferentzietatik %11 baino ez dira Bizum bidez egiten. Hala ere, Mairead McGuinness Finantza Zerbitzuen komisarioaren ustez, «klik batekin dirua eskuz aldatzea posible izan beharko litzateke».

Batzordeak iragarri du proposamena onartuz gero muga bat ezarriko zaiela eragiketa bakoitzarengatik bankuak kobratu ahal izango dituen komisioei. Aitzitik, ordainketa egin aurretik bankuko kontuaren zenbakia eta onuradun zenbakia bat datozela egiaztatu beharko dute hornitzaileek, akatsen edo iruzurren bat saihesteko.

Erabakirik hartu baino lehen, proposamenaren xehetasunak Europako Parlamentuaren eta Europako Batasunaren artean eztabaidatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.