Urrutikoetxeak 375 eragileren babesa jaso du

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
PARIS. Datorren astean beste epaiketa bati egin behar dio aurre Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohi eta gatazkaren konponbiderako bake negoziazioetan bitartekari lanak egin zituenak, Parisen. Horren harira, nazioarteko 375 aditu eta eragileren babesa jaso du Urrutikoetxeak. Eskatu dute bake negoziatzaileen defentsa egiteko eta Frantziak Josu Urrutikoetxea babesteko. Bakearen Nobel saridunek, pentsalariek, gatazken konponbideetan adituek eta bestek osatzen dute zerrenda. Besteak beste, hauek egin dute bat: Brian Currin abokatuak; Harold Good apaizak; Charlotte Kates Amerikako Abokatuen Elkarte Nazionaleko koordinatzaileak; Monica McWilliams justizia trantsizionaleko adituak; Christiane Taubira Frantziako Gobernuko Justizia ministro ohiak; Carles Puigdemont Kataluniako eurodiputatuak; Slavoj Zizekek eta Noam Chomsky pentsalariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.