Aernnovan, mobilizazioak handitzeko prest

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERANTEVILLA. Lau orduko lan uztea egin zuten atzo Aernnovako langileek, Berantevillan (Araba). Aeronautika enpresak 101 langile kaleratu nahi ditu Araban duen zortzi lantegietako handienean —454 langile ditu—, hegazkin trafikoaren amiltzearen ondorioz lana jaitsi dela eta galerak dituela argudiatu baitu. Langileen ordezkariek diote krisia aldi baterakoa dela eta aldi baterako neurriekin konpontzeko aukera dagoela. «Ahaleginduko gara ez daitezen ez 101 kaleratze izan, ezta bakar bat ere; zero kaleratze», azaldu zuen atzo Juan Carlos Gomez Aernnovako enpresa batzordeko buruak. Enpresak jarrera aldatzen ez badu, egun osoko greba egingo dute astelehenean eta datorren ostegunean. Mobilizazioak handitzeko prest daudela iragarri du Gomezek.

Langileen ordezkariak Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordearekin bildu ziren atzo. Gomezen arabera, gatazkan egin dezakeen bakarra bitartekaritza lana dela azaldu zien Zarraonaindiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.