Urkulluk hirugarren sektorearen lana goraipatu du
BILBO. Atzo, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean Sareen Sareak antolaturiko ekitaldian, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi zuen hirugarren sektoreak egiten dion ekarpena gabe euskal gizartea ez litzatekeela berdina izango «elkartasunean, parte hartzean eta kohesioan, ezta justiziari, demokraziari eta berdintasunari dagokionez ere». Sektorea ia 4.000 erakundek, 38.000 langilek eta 138.000 boluntariok osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu