UAGAk «lehen sektorearen heriotza» salatuko du gaur eguerdian, Gasteizen
GASTEIZ. Arabako nekazarien sindikatuak, UAGAk, «lehen sektorearen heriotza» salatzeko manifestazioa antolatu du gaur eguerdian, Gasteizko Luis Heintzen kaletik abiatuta. UAGAren arabera, «izugarri larria» da Arabako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren egoera, eta kolokan dago etxaldeen iraupen bera ere. Egoera halakoa dela jakinik ere administrazioek ez dutela ezer egiten ziurtatu du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu