Prekaritatearen aurkako martxa antolatu dute Ezkerraldean, larunbaterako
BILBO. Productos Tubulares enpresatik Amazonen zentro logistikora giza kate bat osatu dute manifestaziora deitu duten gizarte talde eta sindikatuetako ordezkariek. Larunbaterako, Santurtzi eta Sestao lotuko dituen martxa bat antolatu dute prekaritatearen aurka eta Ezkerraldearen etorkizunaren alde. Manifestazio horren 28. ekitaldia izango da. Ezkerraldean gertatzen ari diren kaleratzeak salatu nahi dituztela esplikatu dute antolatzaileek. ITP Aero-PCB, Mediapost, Petronor eta San Joan Jainkoarena ospitaleko langileak izango dira han, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu