GASTEIZ. Erditzeek eragiten dituzte Osakidetzako erietxeetan izandako ospitaleratze guztien % 9,4, eta horiek dira erietxeratzeko arrazoirik ohikoena. Hala jakinarazi zuen atzo Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Osakidetzaren protokoloak lantzen parte hartu duen lantaldearekin batzartu eta gero. Izan ere,
haurdunaldi, erditze eta erditze osteko asistentzia prozesuen segurtasunean sakontzeko nahia azaldu du Jaurlaritzak, besteak beste, «konplikaziorik izan ez dadin eta izan litezkeen gertaera txarrak minimiza daitezen». Edonola ere, Murgak nabarmendu zuen gertaera txar horiek «minimoak» direla, inguruko herrialdeen parekoak, nahiz eta ez zuen horiei buruzko daturik eman: «ikasketaren kulturan» oinarrituta garatu dituzte protokoloak. Haren arabera, profesionalak dira «arriskuak identifikatu eta horiek mugatzeko gai» direnak.
Erditzeak, Osakidetzako erietxeratzeen %9
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu