IRUÑEA. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentearen eskaera bete du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Ondorioz, Espainiako Ministro Kontseiluak hondamendi eremu izendatuko du Nafarroa ostiralean. Izan ere, Txibitek adierazi duenez, joan den asteko uholdeek 12.000 hektarea labore hondatu dituzte. Horregatik, bai Sanchezek eta bai Txibitek beharrezkotzat jotzen dute administrazioak «koordinatzea», laguntzak emateko eta kalte materialei aurre egiteko. Sanchezek baieztatu du datozen egunetan bisitatuko duela Nafarroa.
Bestalde, UAGN Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko kideek ibaiak garbi ez mantentzea kritikatu zioten Nafarroako Gobernuari. Txibitek erantzun du UAGNren iritzia errespetatzen duela: «Baina jakin behar dugu ibaia garbituz bakarrik ez garela uholdeetatik libratuko». Hala, onartu du uholdeetarako «hobeto prestatuta» egon behar dutela etorkizunean, kalteak «txikiagoak» izan daitezen: «Lan batzuk egin behar dira eta egin daitezke, eta hori CHE Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin eta Ingurumen Ministerioarekin koordinatuta egin behar dugu, denok jakin dezagun zein den egoera». Horregatik, gertatutakoaren inguruan CHEk izan ditzakeen erantzukizuneidagokienez, azalpenak eskatu dituzte: «Txosten bat eskatuko dugu, zer aurreikuspenzituen eta zer jarduketa egin zituen azaltzeko beharra baitago».
Nafarroa hondamendi eremu izendatuko dute etzi
Espainiako eta Nafarroako gobernuek «koordinazioa» eskatu dute uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu