BILBO. Munduan potentziarik handiena izango duen haize errotan bere ekipoak jartzeko kontratua egin du Artechek General Electric AEBetako enpresarekin. Haliade-X du izena haize errotak, itsasoan jarriko dute, eta gai da egun batean 16.000 etxebizitzek behar duten argindarra hornitzeko.
Zehazki, Artechek egingo ditu haize errota horren tentsioaren transformagailuak. Rotterdameko portuan (Herbehereak) probatu zuten General Electricen Haliade X errota, eta 2019an inoizko ekoizpen handiena lortu zuen, 262 megawattekin.
Mexikon ere beste kontratu bat eskuratu du Bizkaiko ekipo elektrikoen ekoizleak. Bere argindar sarea berritzen ari da Mexikoko CFE Argindarraren Batzorde Federala, eta sare horretan joango dira Artecheren makinak.
Ipar Amerikan ere, AEBetan inoiz eguzki energiarako lortutako kontraturik handienak izenpetu ditu Bizkaiko beste enpresa batek, Ingeteamek. Kalifornian amaituta edo amaitzear diren bi parke fotovoltaikotan Ingeteamen inbertsoreak erabiliko dituzte: 350 megawatteko potentzia izango du Kings konterrikoak, eta 100 megawattekoa, berriz, San Bernardinokoak.
Haize errotarik handienerako ari da lanean Artech
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu