Hiru euskal preso gerturatu, eta bat lekualdatuko dute

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Espetxe Erakundeek Ivan Apaolaza, Oihana Bakedano eta Aitor Fresnedo euskal presoak gerturatu ditu LogroƱoko espetxera. Lehena, Granadatik; beste biak, Jaendik. Raul Angel Fuentes, berriz, Madrilgo Soto del Real espetxera lekualdatuko dute, Alicante II kartzelatik.

Fuentes 2014an sartu zuten kartzelan, eta 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Apaolaza, berriz, 2008. urtean espetxeratu zuten, eta 123 urteko espetxealdia izan zen haren zigorra. Bakedano 2002an sartu zuten espetxean, eta hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Azkenik, Fresnedo 1996an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorrarekin. Azken biek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.