DONOSTIA. Berri txarrak pilatzen ari dira industrian. Eustaten arabera, uztailean %4,7 jaitsi zen ekoizpena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iazko uztailarekin alderatuz gero. Jaitsiera nagusia energia sektoreari zor zaio (-%14,2), baina manufaktura ia guztietan gertatu da apaltzea. Arrazoien artean dago euskal esportazioen jomuga nagusietako bat, Alemania, garai ekonomiko zailean dagoela. Han BPGa ez aurrera, ez atzera dago, baina haren industria nabari ari da uzkurtzen. Auto ekoizpena duela urtebete baino %9 txikiagoa da, eta, haren eskutik, industria osoaren produkzioa %0,8 murriztu da ekainetik uztailera.
Ezkortasuna hedatzen ari da Alemanian, batez ere ikusita haren bezero onenetako bat, Txina, burumakur dabilela. Abuztuan %7,3 txikitu ditu inportazioak, eta are gehiago (%8,8) esportazioak.
Industriaren ekoizpena apaltzen ari da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu