GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak Ekienea sozietatearen akzioen %2 erosi ditu, 110.000 euroren truke. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu du inbertsio horren bitartez argi utzi nahi duela energia berriztagarrien aldeko apustua dutela.
Ekainean aurkeztu zuten Ekienea, Arabako parke fotovoltaiko handiena izango den proiektua. Armiñonen jarriko dute, Araba hegoaldean. 200 hektarea izango ditu parkeak, eta horietatik erdiak izango dira eguzki plakez betetakoak. Urtean 25.000 tona CO2 ez isurtzea eragingo duela nabarmendu dute bultzatzaileek.
Ekinaldi publiko-pribatua da Ekienean, EEE Energiaren Euskal Erakundea baitzuen hasieran akzioen %20. Edonola ere, Iberdrola da akziodun nagusia akzioen %75 baititu. Mondragon taldeak ere parte hartu du parkean, Krean sozietatearen bitartez (%5).
Ekienearen %2 erosi du Arabako Foru Aldundiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu