Krisiaren aurreko ekoizpen mailan dago industria

Iaz baino %10 handiagoa da EAEn, eta %18 Nafarroan; kontsumo ondasunen produkzioa handitu da gehien

Langile bat, altzairuaren sektoreko enpresa batean. BERRIA.
2021eko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Urtea hasi zenetik, industriak hazkunde nabarmena izan du Hego Euskal Herrian, eta koronabirusaren aurreko produkzio mailara itzultzea lortu du. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, iazko ekaineko datuekin konparatuta %10 hazi da industriaren jarduera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %18 Nafarroan.

Krisia piztu aurreko hilabetean baino handiagoa da produkzioa lau lurraldeetan, hau da, 2020ko otsailean baino handiagoa, eta 2019ko ekaineko indizearen oso antzekoa da, nahiz eta apur bat behetik dagoen oraindik ere.

Sektore gehienak atera dira zenbaki gorrietatik. Kontsumo ondasun iraunkorren ekoizpenak —altzariak, etxeko tresnak eta produktu elektronikoak— izan du hazkunderik handiena iaztik: +%25 Nafarroan, eta +%41 beste hiru lurraldeetan. Ekipamendu ondasunen sektoreak ibilgailu motordunen, tren makinen, trenbide materialen, aireontzien eta itsasontzien fabrikazioa biltzen ditu, eta alor horretako produkzio indizea iazko ekainekoa baino txikiagoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (-%6,2), eta handiagoa Nafarroan (+15,8). Dena den, 2019koaren parekoa da lau lurraldeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.