Baliteke Argentina ordainketak eteten hastea gaur

Martin Guzman. J.I. RONCORONI / EFE.
2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
BUENOS AIRES. Badirudi 30 eguneko graziazko epeak ere ez duela balio izan akordioa lortzeko Argentinaren 65.000 milioi dolarreko (59.200 milioi euro ) zorraren inguruan. Gaur amaituko da epea, ofizialki, eta oso posible da Hego Amerikako herrialde horrek atzera ordainketak etetea. Bederatzigarren aldia litzateke 200 urtean. Martin Guzman Ekonomia ministroak, hala ere, lasaitasun mezua eman nahi izan du, elkarrizketak beste hamar bat egunez luza daitezkeela esanez.

Bi aldeak, dena den, urrun daude oraindik. Herrialdeak dolarreko 39-42 zentimo ordaintzea proposatu die hartzekodunei, eta hiru urteko geroratzea dirua pagatzeko —Alberto Fernandezen agintaldia bukatzear den arte—. Hartzekodunek ez dute urtebetetik gorako geroratzerik onartzen, eta diru gehiago nahi dute. Talde batek 58-60 zentimo onartuko lituzke mailegutako dolarreko, eta beste talde batek, 55 zentimo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.