Kooperatibetan 3.000 lanpostu arriskuan daude

2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dauden kooperatibetan baliteke 3.000 lanpostu inguru galtzea datozen hilabeteetan, COVID-19aren krisiaren ondorioz: bestela esanda, enpresa horietan egun dauden langileen %5 geratuko lirateke lanik gabe. Hala iragarri du Maria Jesus San Jose sailburuak. Haren ustez, hori gertatuko da BPG barne produktu gordinaren beherakada egun iragarritakoa baldin bada (%8,7). Kooperatiben kasuan, eragina txikiagoa izango dela uste du: bi puntu gutxiago. Sailburuak gogorarazi du Jaurlaritzak hiru laguntza lerro sortu dituela kooperatibak laguntzeko; guztira, 6 milioi euro jarriko ditu, 2019. urtean baino % 25 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.