Apoyos Metalicos itxi, eta 73 langile kalera doaz
IRUÑEA. Apoyos Metalicos enpresak Olatzagutiko (Nafarroa) bere fabrika itxiko du datorren astean, eta han jarduten duten 73 behargin kaleratuko dituzte. Asturiasko (Espainia) Daniel Aloso taldearena da Apoyos Metalicosen %66; beste herena Siemens Gamesarena da. Langile batzordeari planta ixteko erabaki irmoa jakinarazi zion zuzendaritzak. Batzordeak esan du lanean jarraitzeko baldintzak ikusi ez dituenez, enpresaren azken proposamena onartu duela batzarrak (50 boto alde eta 6 aurka), eta langilearen estatutuak finkatzen duenetik gorako kalte-ordainak jasoko dituztela; 41.000 euro batez beste. 55 urtetik gorakoek, gainera, laguntza gehiago izango dituzte. Hala, langile batzorde osoak (ELA, LAB eta UGT) sinatu du enpresak mahairatu duen erregulazio dosierra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu