Eroskik 42 milioiko emaitza positiboa lortu du
ELORRIO. Eroski taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi ditu 2021eko uztailaren 31n, eta 42 milioi euroko emaitza positiboa izan duela jakinarazi du. Aurreko urteko lehen seihilekoan, 48 milioikoa izan zen, hau da, %12,5 handiagoa, baina COVID-19aren eraginez lortu zuen orduan emaitza handi hori. Osorik hartuta, taldea 2.248 milioi euroko negozio kopurura iritsi da, eta 2019ko salmentak berdindu ditu, nahiz eta bidaia negozioen eta gasolindegien jarduerak beheraldia izan duten pandemiaren aroan. Nabarmentzekoaelikagaien arloak —gasolindegirik gabe— 2.113 milioi euroko fakturazioa izan duela; 2019ko epe beraren aldean, %2,4ko hobekuntza da hori. Negozioaren eboluzioa adierazten duen adierazlea, etekin operatibo korronteak, 105,9 milioi euroko emaitza islatu du. Horrek esan nahi du %63 hobetu duela pandemia aurreko mailarekin alderatuta. Banaketa taldeak 48,8 milioi euro inbertitu ditu, batez ere 91 supermerkatu moldatzeko eta 32 saltoki berri irekitzeko. Zorrari dagokionez, 75 milioi euro amortizatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu