BAIONA. Domintxaineko (Zuberoa) Jean Michel Berho ahate hazlea, eta Marc, Florence eta Alain Lataillade Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) ahate haztegiko jabeak epaitu zituzten atzo Baionan, 2017ko udaberrian uko egin ziotelako abereak hiltzeko aginduari. Panpi Sainte Marie ELBko idazkari nagusia ere epaitu dute, kabalak ez sakrifikatzea defendatzeagatik. Abereak osasuntsu zeudela eta hegazti gripeak soilik etxalde industrialetan hazitako ahateei eragiten diela deklaratuzuten epaituek. Epaia uztailaren 23an jakinaraziko diete.
Ahate hazleen aurkako bigarren epaiketa izan zen atzokoa. Joan den udazkenean, Kati Xabalgoiti Barkoxeko laboraria epaitu eta errugabetu zuten, baina ELB 5.000 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen Paueko auzitegiak.
Ahate hazleen aurkako bigarren epaiketa, Baionan
Abereak hiltzeko aginduari uko egin zioten 2017ko udaberrian, beren abereak osasuntsu zeudelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu