EAEko ogasunek 979 milioi euro itzuli dituzte

2023ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. EAEko ogasunek guztira 978,6 milioi euro itzuli dituzte aurtengo errenta kanpainan. Arabak 140 milioi (iaz baino 17,6 milioi gehiago), Bizkaiak 503 milioi (+78,2) eta Gipuzkoak 334,2 (+52). Araban batez beste 1.102 euro jaso dituzte onuradunek, Bizkaian 1.031 euro eta Gipuzkoan 1.169 euro. Inflazio handiari aurre egiteko PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga deflatatu izanak eragin du aurreko urtean baino onuradun gehiago egotea. Aldiz, ogasunek gutxiago jaso dute: 653,2 milioi guztira. Eta hirurak batuta, 325,4 milioiren saldo negatiboa izan dute. Soilik Gipuzkoak izan du positiboa, 39,6 milioirena. Ordaindu behar izan dutenek Araban batez beste 2.229 euro ordaindu dituzte, Bizkaian 2.507 euro eta Gipuzkoan 3.227 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.