DONOSTIA.Itzuli da sagardoa sagardotegian edateko aukera, leuntzearen bigarrenfasearekin. Euskal Sagardoa jatorrizko izenak jakinarazi duenez, sagardotegi batzuek ateak irekitzea erabaki dute udari begira, eta bai barrualdean bai terrazetan gehienezko %50eko edukiera errespetatuko dute. Aldiz, beste sagardotegi batzuek, txotx sasoian soilik zabaldu ohi dutenak asko, amaitutzat eman dute 2020ko denboraldia.
Joan den astean, sektorearentzako formakuntza ikastaro trinko bat izan zen, eta 55 sagardotegik hartu zuten parte, ateak berriz zabaltzeko protokoloak ezagutzeko.
Sagardotegiek abagune honetan aukera bereziak izan ditzakete, hala nola natur ingurunea eta espazio zabalak. Zerbitzuak ere egokitu ditzakete.Normaltasunera bidean oraindik, sagardotegietako zerbitzua eserita izango da, hein handi batean botilako sagardoa eskainiko da, eta txotxa egiteko aukera ere izango dela azaldu du Euskal Sagardoak «kasu batzuetan, modu puntualean eta talde txikitan».
Koronabirusa
Sagardotegi batzuk ateak zabaltzekoak dira egunotan
Zerbitzua eserita izango da, eta sagardoa botilakoa. Txotxa modu puntualean eta talde txikitan izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu