PILOTA. Ezkurdia-Galarzak gaizki ekin diote binakakoari: lehen bi partidak galdu dituzte, eta hamalau tanto bakarrik egin dituzte. Argi dute: asko hobetu behar dute. «Ladisek eta biok hitz egin dugu, eta argi dugu bikote gisa batzen hasi behar dugula. Gure jokoa egiten ez badugu, ez dugu ezer lortuko. Seguru aritu behar dugu, eta ausart jokatu», esan zuen atzo Ezkurdiak Eibarren (Gipuzkoa), etzi Jaka-Martijaren aurka jokatu beharreko partidaren aukeraketan. Azaldu zuenez, bi bikote faboritoenetakoren aurka jokatu izanak euren «gabeziak» azaleratu ditu. Hala ere, ez du aitzakiarik jarri nahi izan. «Oso itxura txarra eman dugu. Dakiguna atera behar dugu».
Hirugarren jardunaldia gaur hasiko da, Zornotzan (Bizkaia). Bengoetxea VI.a-Aranguren eta Peña II.a-Albisu ariko dira.
Ezkurdia: «Seguru aritu behar dugu, eta ausart jokatu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu