Ikasleen %96,5ek gainditu dute selektibitatea

Ikasleak etsamina egiten. J. URBE / FOKU.
2020ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO.Selektibitatea, unibertsitaterako sarbidea ematen dien etsamina, 15.259 ikaslek egin dute asteotan Hego Euskal Herrian; EHU Euskal Herriko Unibertsitateak atzo plazaratu zituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen emaitzak, eta, aurrez NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazitakoei begira, zera da ondorioa: ikasleen %96,5ek gainditu dute etsamina. Gainditu ez dutenek, edo nota hobetzeko ahaleginetan dabiltzanek, uztailaren 20an, 21ean eta 22an izango dute bigarren deialdia. Batxilergoko ikasleek ikasturte aski berezia izan dute, izurriak eragindako arazoen ondorioz; EHUk atzo plazaratutako agirian nabarmendu nahi izan zuen, hala ere, «normaltasunez» egin ahal izan dela selektibitatea, eta pozgarria izan dela hori. Gainera, azterketa gainditu duten ikasleei dagokionez, eta notak ere erkatuta, ez da aparteko alderik aurreko urteetako datuen aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.