GASTEIZ. EH Bildu prest agertu da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak «negoziatu eta akordioak erdiesteko», eta «sakon eta zorrotz» aztertuko dute Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzo egin zuten bilkuran emandako erantzuna. Hala adierazi du Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Astelehenean biltzekoa da koalizio abertzalearen mahai politikoa. Aurreko astean, EH Bilduk 118 milioi euroren sei neurri ekonomiko proposatu zituen, eta gero beste sei neurri politiko planteatu zizkion Jaurlaritzari, baina Iriartek salatu du sei konpromisoetatik bakarra onartu duela Jaurlaritzak, gutxieneko soldatari buruzkoa. «Zerga politikari buruzko txostenari ezetz esan dio Azpiazuk», kritikatu du Iriartek.
Ekonomia eta Ogasun sailburuak oposizioko alderdiekin biltzen segituko du ondoko egunetan. Gaur, Elkarrekin Podemos-IUkoekin egitekoa du bilkura.
EH Bilduk kontuen eskaintza aztertuko du etzidamu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu