Maiatzaren 19rako protestara deitu dute Zaballako kartzelako sindikatuek
ZABALLA. Arabako kartzelan ordezkaritza duten ELA, CCOO, APFP eta TAMPM sindikatuek protestara deitu dute maiatzaren 19rako, Zaballako espetxeko lan baldintzak salatzeko. CCOOk ohar baten bidez gaitzetsi duenez, gero eta preso gehiago daude, moduluak beteta, eta gatazkak sortzen ari dira. Deitoratu du prestakuntza ikastaroak hasi gabe daudela, eta tratamendu programak, aplikatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu