Iparragirreren kaleratzearen alde, elkarretaratzeak
ESKORIATZA-DONOSTIA. Frantziak gaur Espainiaratuko du Marixol Iparragirre euskal presoa, eta, Konponbide garaia da, Marixol kalera! lelopean, gaur elkarretaratzeak egingo dituzte Eskoriatzan (Gipuzkoa), 19:30ean, plazan, eta Donostiako Antiguan, 19:00etan, Txillardegi plazan. Abuztuaren 27an amaitu zitzaion Frantziako zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu