Neguriko familien bi funtsek Bizkaia dorrea erosi dute

Bizkaia Dorrea. L. JAUREGIALTZO / FOKU.
2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Bilboko Bizkaia dorreak jabe bizkaitarrak izango ditu berriro. Beraunberri eta Onchena funtsek 165 milioi eurotik gora ordainduko dizkiete oraingo jabeei, Angelo Gordon AEBetako funtsari eta Talus Real Estate Espainiako funtsari. Beraunberri Jose Galindez enpresaburu bizkaitarraren inbertsio adarra da, eta Onchena, berriz, Ibarra Kareaga familiarena. Neguriko burgesiako kide dira biak ala biak, eta hainbat negozio dituzte elkarrekin. Haiek sortu zuten Solarpack eguzki energiako parkeak instalatzeko enpresa, 2007an, Getxon. Suediako EQT inbertsio taldeari saldu berri diote Solarpack, 881 milioi euroren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.