GASTEIZ. 2019ko urriaren 17an trenbide bat itxi zuten hainbat gaztek Gasteizko campusaren aurrean, Gazteok independentzia zioen pankarta bat eskutan, Ernaik deitutako protesten barnean. Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentisten aurkako sententziak salatzeko deitu zituen mobilizazioak ezker abertzaleko gazte erakundeak, eta Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen. Horietako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain: alegia, atxiloturiko 21 gazteetatik adinez nagusiak diren guztiak. Beste seiak ere ikertuak izaten ari dira, baina adingabeen fiskaltza ari da horien kasua eramaten.
Otsailaren 18an eta 25ean deklaratu beharko dute hamabost gazteek Arabako Probintzia Auzitegian, ikertu gisa eta trenbide bat ixtea leporatuta.
Hala Bedi komunikabideak jakinarazi duenez, atxiloketen ondotik epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen, baina, hemezortzi hilabete geroago, fiskaltzak eskatu du auzia berriro irekitzeko, Ertzaintzak irudi gehiago aurkeztu baititu froga gisa. Gazte Errailak dinamikak elkartasun kanpaina bat abiatuko du datozen egunetan.
Hamabost gazte deklaratzera, 2019an trenbide bat ixteagatik
Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentzia prozesuaren alde egin zuten protesta, Ernaik deituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu