80.229

2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
IREKI-REN SINADURAK

Urriaren 14an ekin zion Ireki dinamikak langileen artean preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko sinadurak batzeari, eta ekainaren 17an amaitu zuten prozesu hori. Tarte horretan, 80.229 sinadura baino gehiago bildu dituzte, eta orain Foro Sozialaren esku utzi dituzte. Paul Rios eta Felix Cañada izan dira eskualdatze horren egiaztatzaileak.

Ardura. Foro Sozialak zorionak eman dizkie Ireki dinamikan beharrean aritu direnei, «lan itzela» egin dutelakoan, eta esan dute euren gain hartzen dutela 80.229 herritar horien eskaera zehatza kudeatzeko «ardura».

Instituzioei. Foro Sozialeko Agus Hernanek eta Aizpea Leizaolak iragarri dute laster biltzekoak direla Eusko Legebiltzarreko mahaiburu Bakartxo Tejeriarekin eta Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin. Biei emango diete bildutako sinaduren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.